Bihar jokatuko da Olaberriako mus kanporaketa
Euskal Herriko Mus Txapelketako Olaberriako kanporaketa bihar jokatuko da. Arkupe elkartean elkartuko dira bikoteak eta 22:00etan hasiko dira partidak. Beasaingo, Arriarango, Zaldibiako eta Legazpiko kanporaketek ere badute data. Otsailaren 1ean jokatuko da Legazpikoa; hurrengo egunean, Zaldibiakoa; otsailaren 10ean, Beasainen eta hurrengo asteburuan, Arriaranen. Euskal Herriko Mus Txapelketako finala martxoaren 23an izango da.













