Bullyng-ari buruzko hitzaldia izango da Beasaingo institutuan
Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohia izango da hizlaria. Urtarrilaren 23an izango da.
Bullyng-a hizpide izango dute urtarrilaren 23an, asteartean, Beasainen. Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohiak bere azalean sufritu zuen bullyng-a umetan, eta azken urteetan, gaiaren inguruan hausnartzeko eta kontzientzia zabaltzeko hitzaldiak ematen dabil. Gaiaren inguruan interesa duen edonori dago zuzenduta, Beasainen, Txindoki institutuko areto nagusian emango duen Rompiendo la ley del silencio hitzaldia. 17:30ean hasiko da.












