Korrika antolatzeko Zaldibiako lehen bilera bihar izango da

Korrikako herrikako batzordeak hasi dira bilerak egiten. Zaldibiaren txanda izango da bihar. 17:00etan elkartuko dira, kultur etxean. Gabiriaren, Idiazabalen eta Ormaiztegiren txanda izango da datorren astean: Gabirian astelehenean elkartuko dira, 19:00etan, udaletxean; idiazabaldarrek asteazkenean dute hitzordua (18:00, udaletxean) eta ormaiztegiarrek, gaur zortzi (18:00, liburutegian). Olaberrian 30ean egingo dute bilera (18:00, udaletxean).