San Sebastian jaiak ospatzen ari dira garindarrak
Zaindariaren eguna da gaur. Bihar Garingo mendi lasterketa jokatuko da 11:00etan, Goierri Trail Kopako lehen proba puntuagarria. Skyline edo aire ibiltariek entrenamenduak egin dituzte.
San Sebastian jaiak ospatzen ari dira Beasaingo Garin auzoan. Goizean meza nagusia, txistulariak, Aurtzakako dantzarien emanaldia, Julen Abasoloren eta Mikel Dorronsororen hitzaldiak, Muñogain elkartean herri bazkaria (60 lagun elkartu dira) izan dituzte. Bazkalondoan, berriz, mus eta punttu txapelketak eta haurrentzako jolasak. Elustondo anai-arrebek girotu dute giroa trikiti eta pandero doinuekin.
Hala ere, arreta erakarri duena, biharko iragarrita dagoen skyinerako entseguak izan dira. Garinen bertan bizi diren hainbat gazteren ekimenez, 410 metroko soka jarri dute airean. Garingo lasterketako korrikalariek helmugara iritsi aurretik igotzen duten azkeneko aldaparen gainean ibiliko dira aireko ibiltariak.
Gaurko entseguaren ondoren, bihar, 11:00etan hasiko den Garingo mendi lasterketak irauten duen bitartean, sokaren gainean ibiliko dira gazteak.
Goierri Trail Kopako lehenengo proba puntuagarria izango den Garingo lasterketa. 13:00etan dago aurreikusita sari banaketa.