Ordiziako Mendi Lasterketaren bideoa
Parte hartze handia eta korrikarako giro bikaina izan dute aurten Ordiziako Mendi Lasterketan. Hiru proba jokatu dira aurreneko aldiz, hirurak Espainiako Txapelketara sailkatzeko baliagarriak. Ikus bideoa albiste barruan.
Ainhoa Sanz urretxuarra, Onditz Iturbe igorreztarra eta Lide Urrestarazu ordiziarra, atzo.Maider Insausti Lasterketa motzenean, 7,8 kilometrokoan, Alluitz de Bilbao (Kortezubi) eta Samuel Vega (Ordizia) izan ziren azkarrenak; 14 kilometrokoan Oihane Sarasketa (Eibar) eta Gaizka Lasa (Legorreta); eta 21 kilometrokoan, Onditz Iturbe (Igorre) eta Anartz Artola (Hernani).
Sailkapen eta argazki guztiak kronika honetan ikus ditzakezue.













