Zirku emanaldia izango da bihar arratsaldean Zegaman
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/04/disney_circus.jpg)
Disney Circus zirku emanaldia izango da bihar arratsaldean Zegaman. Ugarte Zelaiko aparkalekuan kokatuta dago zirkua eta emanaldi bakarra egingo dute Zegaman, 19:00etan. Haurren sarrerak 5 euroan erosi daitezke eta helduenak 8 euroan. Sarrerak zirkuan bertan erosi ahal izango dira eta emanaldian zehar krispetak, azukre kotoiak eta edariak salgai izango dira.