IATa Beasainen igarotzeak saria izan dezake
Itelevesa enpresa ustiatzaileak 'The Gran Kart' ekimena antolatu du eta bezeroen artean bertan parte hartzeko bi sarrera zozkatuko dituzte
Beasaingo Ibilgailuen Azterketa Teknikoko gunea ustiatzen duen Itelevesa konpainiak The Gran Kart ikuskizuna antolatu du maiatzaren 11rako. Madrilen izango da, baina Goierrin azterketa gainditzen dutenen artean bi sarrera zozkatuko dira. Maiatzaren 4a baino lehen pasa beharko da azterketa eta galdetegi hau bete.
Ekitaldi horretan, hamar bat eduki-sortzaileren arteko lehia izango da. Hala nola, Victor Mongil, Aniquiladores FC taldeko kapitaina Kings Leaguen, Javito Rivas, Car de Lorenzo edo Alvaro Casares komikoak eta Itevelesa Sareko bezeroak. Podiumarekin eta sari-banaketarekin amaituko dia festa. Gainera, aurtengoan zuzeneko musika izango da.













