Eskolako jolastokiaren diagnostikoa osatzeko saio irekia astelehenean
Herri Eskolako jolastokia eraldatzeko prozesuaren barruan, astelehenean haurrei eta helduei zuzendutako saio irekia egingo da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/04/aita_iparragirre.jpg)
Herri Eskolako jolastokia eraldatzeko prozesuak bere bidea darrai. Astelehenean, hilak 15, izango da hurrengo saioa. Eskolako jolastokiaren diagnostikoa osatzeko saio irekia izango da, haur eta helduei zuzendutakoa. Hitzordua astelehenean, 16:45ean jarri dute, herri eskolako jolastokian.