Apirilaren 26ra arte eman dezakete izena Ordiziako VII. Zortzikoan parte hartu nahi dutenek

Maiatzaren 25ean ospatuko dute Ordiziako Zortzikoaren zazpigarren edizioa. 12 urtetik gorakoek parte hartu dezakete.

Dantzariak dantzan Barrena parkean, iazko Zortziko egunean.Kerman Garralda

Ordiziako VII. Zortzikoa maiatzaren 25ean ospatuko du Amets Bide dantza taldeak. Zortzikoaren ondoren, afaria eta sinadura ekitaldia egingo dute, Plaza Nagusian. Egunari amaiera emateko, erromeria izango da. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 26rako eman behar dute izena, 688 61 31 88 zenbakira whatsappa idatzita edo galdetegi hau beteta. 12 urtetik gorakoek parte hartu dezakete. Apirilaren 30ean hasiko dituzte entseguak. Asteartetan, 18:00etan entseatuko dute, eta larunbatetan 11:00etan, Amets Bideren lokalean.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa