Beasaingo idazlan lehiaketako sariak banatu dituzte
Gaur eguerdian Beasaingo idazlan lehiaketako sariak banatu dituzte Igartza jauregian.
A mailan (2006 eta 2007an jaiotako eskualdeko ikasleak), lehen saria Amaia Azpeitia Osinaldek irabazi du, bigarrena Aiala Zubiarrain Torreñok eta hirugarrena Ander Leturia Elortzak. Hiru aipamenak Sara Elzaurdi Carrera, Leire Berbel Garate eta June Anza Auzmendirentzat izan dira. Olerkietan, lehen saria Ane Irizar Arrondok irabazi du eta bigarrena Naia Sarasola Gaztañagak. Bi aipamenak Meder Arsuaga Saez eta Irantzu Eskisabel Aranbururentzat izan dira. Bertso atalean, lehen saria Malen Urretabizkaia Mateosek irabazi du eta bigarrena Unai Eguren Retolazak. Bi aipamenak June Aiestaran Iparragirre eta Kepa Ormazabal Galdosentzat izan dira.
B mailan (2008 eta 2009 urteetan jaiotako eskualdeko ikasleak), prosako lehen saria Lide Urteaga Riañok irabazi du, bigarrena Amets Zubizarretak eta hirugarrena Izaro Aranburu Ansak. Hiru aipamenak Maddi Soroa Aguado, Maria Ruiz Lasa eta Isabel Iturbe Cabezasentzat izan dira. Poesian, lehen saria Duna Urteaga Jauregik irabazi du eta bigarrena Amaia Sarasola Auzmendik. Aipamenak Leire Sarasola Auzmendi eta Aiora Jauregi Pagaldairentzat izan dira. Bertsoetan, lehen saria Kimetz Furundarena Agirrek irabazi du eta bigarrena Amets Zubizarretak. Aipamen bereziak hutsik gelditu dira.
D mailan (2010ean eta 2011n jaiotako eskualdeko ikasleak), prosako lehen saria Kattalin Zurutuza Eskisabelek irabazi du, bigarrena Elene Gonzalez Aranburuk eta hirugarrena Maddi Telleria Aldazek. Hiru aipamenak Naia Yabar Avila, Sara Estensoro Arrese eta Izadi Furundarena Agirrerentzat izan dira. Bertso atalean, lehen saria Izadi Furundarena Agirrek irabazi du eta bigarrena Beñat Unanue Sarasolak. Aipamen bereziak Lea Galparsoro Eliasentzat eta Araitz Imaz Dorronsororentzat izan dira.
E mailan (2012 eta 2013an jaiotako ikasle beasaindarrak), prosako lehen saria Ilargi Perez Ormazabalek irabazi du, bigarrena Nora Moulay Abalabidek eta hirugarrena Izaro Baztarrika Elizegik. Hiru aipamenak Kaia Zubizarreta Etxaniz, Malen Alvarez Parra eta Iker Rubio Garciarentzat izan dira. Bertsoei dagokienez, lehen saria Erlantz Furundarena Agirrek irabazi du eta bigarrena Arene Aiertza Otaegik. Aipamenak Amets Elosegi Martin eta Haitz Intsausti Villarrealentzat izan dira.
F mailan (2014an eta 2015ean jaiotako ikasle beasaindarrak) prosako lehen saria Adei Marteles Sanchezek irabazi du, bigarrena Maddi Escalera Mintegik eta hirugarrena Lohitzune Iglesias Anuntzibaik. Aipamenak Aiora Hernandez Orthous, Joane Enparantza Margari eta Nahia Irati Plasencia Caizarentzat izan dira.