Oier Elortza azkoitiarra eta Irati Larrañaga usurbildarra nagusi Gabiriako Leharrei lasterketan
Oier Elortza azkoitiarra eta Irati Larrañaga usurbildarra nagusitu dira Gabiriako Leharrei lasterketako proba luzean. Proba motzean Maite Etxezarreta azpeitiarra eta Jokin Tolosa anoetarra nagusitu dira.
Leharrei mendi lasterketaren zazpigarren edizioa gaur goizean jokatu da. Goierriko Trail Koparako bosgarren proba puntuagarria izan da. Bi korrikaldi izan dira: trail modalitateko luzea, 24 kilometrokoa eta 1.300 metroko desnibelduna; eta hirugarren aldiz jokatu den esprint motako motza (15 km eta 800 metro desnibela). Inoizko korrikalari kopuru handiena irten da, 275 lagun guztira.
Proba luzean, gizonezkoetan, Elortzak ordu bat, 58 minutu eta zortzi segundo behar izan ditu lasterketa amaitzeko. Bigarren postuan Martin Diez Virto segurarra sailkatu da, zortzi segundora. Hirugarren postuan Hodei Lujanbio goizuetarra sailkatu da. Laugarrena Imanol Inza zumarragarra izan da. Ander Serrano idiazabaldarra bederatzigarren postuan sailkatu da.
Emakumezkoei dagokienez, Larrañagak bi ordu, 32 minutu eta bederatzi segundu behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Bigarren postuan Maria Ezpeleta beasaindarra sailkatu da eta hirugarrenean Marina Hernandez kantabriarra. Maialen Igarzabal gabiriarra bederatzigarren postuan sailkatu da.
15 kilometroko lasterketan, gizonezkoetan, Tolosaren ondoren Xabier Agirre idiazabaldarra eta Jon Rodriguez ordiziarra sailkatu dira. Julen Balerdi idiazabaldarra laugarren postuan sailkatu da, Aner Arozena zumarragarra bosgarrenean eta Igor Etxeberria legazpiarra zazpigarrenean. Lehen gabiriarra Xabier Molina izan da, hamabigarren postuan. Emakumezkoei dagokienez, Etxezarretaren ondoren Maider Unanue aramarra eta Maddi Elizasu andoaindarra sartu dira helmugara. Ainhoa Garcia ormaiztegiarra zortzigarren postuan sailkatu da eta Uxue Arrese beasaindarra hamargarren postuan.
Goierri Kopa Trailari dagokionez, emakumezkoetan lehen sailkatua Eneritz Oiartzabal azpeitiarra da. Bigarren postuan Miren Bastida azkoitiarra dago eta hirugarrenean Amaiur Iglesias errenteriarra. Garazi Aranburu beasaindarra bosgarren postuan dago eta Edurne Arakistain legorretarra zazpigarrenean.
Gizonezkoei dagokienez, Hodei Lujanbio dago sailkapenaren buruan. Bigarren postuan Martin Diez Virto segurarra dago eta hirugarrenean Gaizka Lasa legorretarra. Laugarren postuan Mikel Auzmendi ataundarra dago, bosgarrenean Beñat Ibañez zumarragarra, zazpigarrenean Andoni Jaka zumarragarra, zortzigarrenean Ander Serrano idiazabaldarra eta bederatzigarrenean Iñaki Maiz beasaindarra.
Goierri Kopa Esprintari dagokionez, emakumezkoetan, liderra Maider Unanue aramarra da. Bigarren postuan Maddi Elizaso andoaindarra dago eta hirugarrenean Ainhoa Garikano tolosarra. Uxue Arrese beasaindarra zazpigarren postuan ageri da, Rosa Gutierrez urretxuarra zortzigarrenean eta Leire Otamendi beasaindarra hamargarrenean.
Gizonezkoetan, liderra Jon Rodriguez ordiziarra da. Bigarren postuan Igor Etxeberria legazpiarra dago, hirugarrenean Jokin Tolosa anoetarra, laugarrenean Xabier Molina gabiriarra, bosgarrenean Julen Balerdi idiazabaldarra, seigarrenean Alvaro Arratibel beasaindarra, zortzigarrenean Unai Mintegi idiazabaldarra eta hamargarrenean Aner Arozena zumarragarra.