Aldiriko trenek ordutegi berria izango dute astelehenetik aurrera
Ordutegi berriak eskaintza murriztea ekarriko du. Halaber, aldiriko bidaiariek, distantzia erdiko trenak erabili ahal izango dituzte.
Apirilaren 29tik aurrera, ordutegi berria izango dute Irun – Brinkola aldiriko trenek, abiadura handiko trenaren obrak direla-eta.
Ordutegi berriak eskaintza murriztea ekarriko du. Halaber, aldiriko bidaiariek, distantzia erdiko trenak erabili ahal izango dituzte.
Distantzia luzeko eta ertaineko trenek ez dute maiztasun kopurua aldatuko, baina bidaia-denbora 8-10 minutu luzatuko dute batez beste.
Lanak irauten duten bitartean, Intercity trenek autobusez egingo dute ibilbidea:
• 11:30ean irtengo da Donostiatik.
• 16:45ean irtengo da Gasteiztik.