Azintzio jaiak

Bihar hasiko dira Legorretako jaiak

Aimar Alustiza pisu jaurtitzaileak pregoia irakurri eta Azintzio jaien hasierako suziria botako du, 18:30ean. Egitarau osoa, albistean.

Paella lehiaketa iazko Azintzio jaietan.Asier Zaldua

Legorretarrak prest daude festetarako. Bihar, 18:30ean, Aimar Alustiza pisu jaurtitzaileak suziria bota eta Pikua udaletxeko balkoian jarri ondoren, igandera arte, festa giroa nagusituko da herrian.

Maiatzak 8, asteazkena

  • 16:00. Haurren esku pilotako finalak.
  • 18:30. Jaiei hasiera emateko suziria botako du Aimar Alustiza Lasa pisu jaurtitzaileak. Ondoren, Pikua udaletxeko balkoian jarriko da.
  • 18:30-18:45. Erraldoiak, buruhandiak eta kalejira.
  • 19:30. Bertso erronka Ezkizu taberna aurretik abiatuta: June Aiestaran-Iker Zubeldia eta Maddi Aiestaran-Eneko Araitzegi ‘Korta’. Gai jartzailea: Irati Sanchez de Arevalo.
  • 21:30. Lagunarteko afaria plazan. Ondoren, Dj Lyma.

Maiatzak 9, osteguna. Azintzio Eguna

  • 13:00. Adin guztietarako zumba herrikoia. Partaideentzako salda banatuko da.
  • 18:15. Azentzio eguneko euskal erromeria, udaleko eta herriko eragileetako ordezkarien soka dantza, Irrintzi Alai dantza taldearen emanaldia, eta sagardo dastaketa eta txorizo jatea.
  • 20:00. Pikukada batukada taldea.
  • 23:00. Helduen danborrada.
  • 23:30. Korrontzi. Plazan.

Maiatzak 10, ostirala

  • 11:30-14:00. Puzgarriak, plazan.
  • 12:30. Pote, igel eta toka txapelketa herriko jubilatuen artean, plazan.
  • 12:30. Iraunkorrak txaranga.
  • 14:00. Herri bazkaria, Iraunkorrak txarangak alaituta.
  • 18:00. Haurren playbacka.
  • 23:30. Helduen playback saioa.
  • 01:00. DJ Bullen emanaldia.

Maiatzak 11, larunbata. Mozorro eguna

  • 13:00. Txakolin dastaketa.
  • 13:00. Herriko 40. paella txapelketa. 14:00etan amaituko da aurkezteko epea.
  • 14:30. Lagunarteko bazkaria.
  • 18:30. Mozorro desfilea plazan.
  • 22:30. Erromeria: Akerbeltz. Plazan.

Maiatzak 12, igandea

  • 12:00. Erraldoiak eta buruhandiak.
  • 13:00. Iratxoak eta basoko sorginkeria haurrentzako musika ikuskizuna Gookapiren eskutik, plazan.
  • 18:30. Eutsi Ramon! Kale antzerkia Trapu Zaharrak taldearen eskutik, plazan.
  • 20:30. Pikuaren ehorzketa.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa