EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Idiazabalgo ameztia berreskuratzeko proiektuaren aurkezpena

Hitzaldia Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean antolatu du udalak. Aurkezpen saio asteazken arratsaldean da, udaletxeko areto nagusian.

Idiazabalgo ameztia, Urtsuarango lurretan.Iñaki Gurrutxaga

Idiazabalgo mendi lurretan dagoen amezti eurosiberiarra berreskuratzeko proiektu bat abiarazi du Idiazabalgo Udalak. Proiektua azaltzeko hitzaldia antolatu dute asteazkenean, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean.

Ameztiaren egoeraren berri emateaz gain, habitat honen berreskurapena sustatzeko egindako zein egiteke dauden lanak azalduko dituzte biharko saioan. Gainera, Idiazabalgo basoak azken urteetan izan duen bilakaeraz ere arituko dira Aranzadiko adituak, aldaketen jatorria azaltzen saiatuko dira eta amaitzeko, ameztia babestearen garrantziaz ere jardungo dira. Hitzaldia 18:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa