EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Irteera jendetsua Santa Barbarara

Segurarrak Santa Barbarako ermitako ospakizunean, iaz.Pello Agirrezabal

Larunbatean, Segurako Santa Barbara ermitara ibilaldia antolatu zuten segurarrek. Irteera jendetsua izan zen eta eguraldi ona lagun burutu zuten ekintza. Urteroko legez, Kortaberri auzoko bizilagunek kafea eta pattarra eskaini zizkieten Santa Barbarara iritsi berriei. Meza egin zuten eta tradizioak agintzen duen bezala, bertako pago adarrez baliatuta inguruko lurrak bedeinkatuko zituzten.

Modu honetara inauguratuta geratu zen, nolabait ermita, irailaren 1ean geratutako sutearen ondoren, berritu eta gero egindako lehendabiziko ekitaldia izan baitzen larunbatekoa.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa