EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean
Eskalada

Maddi Agirre, eskaladako Euskadiko zailtasun txapelduna

Ordiziarrak 18 urtez azpiko txapelketa irabazi du asteburuan Derion.

Maddi Agirre ordiziarra, erdian.

Maddi Agirre Zubeldia eskalatzaileak (Ordizia, 2008) Euskadiko zailtasun txapelketa irabazi du asteburuan, Derion (Bizkaia) jokatu den norgehiagokan. 18 urtez azpiko mailan lehenengo urtea du ordiziarrak.

Aurtengo denboraldian estreinatu duen maila berrian ez da podiumera igo den lehenengo aldia: Euskadiko bloke txapelketan bigarren, Martuteneko Factoryko boulder-en txapeldun, eta Espainiako lehenengo kopan eta bloke txapelketan hirugarren, euskal selekzioa ordezkatuz.

Europako txapelketetarako jauzia ere eman du aurten, Espainiako selekzioarekin. Italian, Portugalen eta Austrian jokatutako gazteen kopan parte hartzen ari da. Ordiziarraren esanetan, “hori beste mundu bat da, baina esperientzia bikaina izaten ari da eta asko ikasi dut bertan”.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa