EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean
Mendi lasterketak

Segura-Zerain mendi lasterketaren bideoa

Larunbat arratsaldean jokatu zen proba Segurako eta Zeraingo mendien artean. Trail proba 63 mendi korrikalarik osatu zuten, sprint modalitatekoa 108k. Goierri Kopako sailkapenean ez da aldaketarik izan. Hona lasterketaren laburpen bideoa.

Proba laburreko emakumeen podiuma, ezkerretik eskubira: Maider Unanue (3.a), Maria Ordoñez (1.goa) eta Erika Alvarez (2.a).Iñaki Gurrutxaga

Julen Teran eibartarrak eta Maria Ordoñez iruindarrak irabazi zuten larunbatean VII. Segura-Zerain mendi lasterketa sprint modalitatean (14,5 km), eta Hodei Lujanbio goizuetarrak eta Ainhoa Garikano tolosarrak trail modalitatean (25 km).

Proba motzaren ibilbidea 108 mendi korrikalarik osatu zuten, eta luzearena 63k. Goierri Kopa Traileko bosgarren proba puntuagarria izen larunbatekoa. Sailkapenetan ez da aldaketarik izan.

Larunbateko kronika eta argazkiak, lotura honetan.

GOIERRI KOPA TRAIL

Mutilak

  • 1. Hodei Lujanbio (Goizueta). 296 puntu
  • 2. Sergio Serrano (Idiazabal). 252 puntu
  • 3. Borja Gereñu (Segura). 222 puntu

Neskak

  • 1. Eneritz Oiartzabal (Azpeitia). 248 puntu
  • 2. Miren Bastida (Azkoitia). 182 puntu
  • 3. Amaiur Iglesias (Errenteria). 180 puntu

GOIERRI KOPA SPRINT

Mutilak

  • 1. Jon Rodriguez (Ordizia). 542 puntu
  • 2. Igor Etxeberria (Legazpi). 484 puntu
  • 3. Xabier Molina (Gabiria). 438 puntu

Neskak

  • 1. Maider Unanue (Arama-Lazkao). 486 puntu
  • 2. Maddi Elizasu (Andoain). 362 puntu
  • 3. Ainhoa Garikano (Tolosa). 284 puntu
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa