EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Ekainaren 8an trikitixa jaialdia antolatu dute Araman

Aramako parkean, 18:30ean hasiko da jaialdia. Ondoren, afaria egingo dute. Txartelak salgai daude maiatzaren 30era arte.

Araman tritikixa jaialdia antolatu dute ekainaren 8an. Bi atal izango ditu egunak. Batetik, 18:30ean, trikitilarien jaialdia egingo dute parkean. Ondorengo trikitilariek hartuko dute parte: Josu Albisu, Aitor Letamendia eta Aiora Gorostizu; Alaitz Roteta eta Ainara Saizar; Jon Ostolaza eta Andoni Larrañaga; Intxausti, Arakama eta Larrañaga;  Jone Uria eta Motriku; Izer eta Elizagoien ahizpak; eta herriko trikitilariak.

Ondoren, afaria antolatu dute. Maiatzaren 30era bitartean eman daiteke izena,  aramatrikitixa@gmail.com  helbidera idatziz. Helduentzako eta haurrentzako menuak daude:

Helduentzako menua (25 euro):

Iberikoak eta patea, entsalada  mistoa, saiheskia parrilan, postrea, edariak eta ogia barne.

Haurrentzako  menua (15 euro):

Kroketak, oilaskoa  parrilan, postrea, edariak eta ogia barne.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa