EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Itsasondoko udaleku irekietan izena emateko epea zabalik dago

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra udaleku irekiak antolatu dira, 2019-2012 bitartean jaiotako haurrentzat. Kilikolo kooperatiba izango da kudeatzailea.

Itsasondoko haurrak zuhaitz egunean, iaz.Josune Zarandona

Itsasondon ekainaren 24tik  uztailaren 19ra udaleku irekiak antolatu dituzte, 2019-2012 bitartean jaiotako haurrentzat. Kilikolo kooperatiba izango da kudeatzailea.

10:00etatik 13:00etara ekintza ezberdinak burutuko dituzte: talde jolasak, irteerak, eskulanak… 09:00etatik 10:00etara zaintza zerbitzua izango da.

Izen emateko aukera maiatzaren 29 arte dago irekita; ez da epez kanpoko izen ematerik onartuko.

Izen emateko bi aukera daude online galdetegia betez edo udaletxeko arreta ordutegian, bertan betez. Izen emateko ordainagiria eta mediku txartelaren kopia beharrezkoak izango dira.

Itsasondon erroldatuek 100 euro ordaindu beharko dituzte, ez erroldatuek berriz, 135 euro. Udalak jakinarazi duenez, Itsasondon senideren bat izatea beharrezkoa izango da udalekuetan erroldatu gabeek izena emateko.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa