EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Sagardo eguna egingo dute bihar Legorretan

VIII. Sagardo Eguna antolatu dute Bilkoin, Aldapa Haundi, Jotakea elkarteek eta Irrintzi Alai dantza taldeak. 18:00etan hasiko da dastaketa, eta ondoren, 19:00etan, erromeria izango da.

2017ko sagardo eguna.Asier Zaldua
 

Sagardoa dastatzeko aukera izango dute sagardo zaleek bihar Legorretan. VIII. Sagardo Eguna antolatu dute Bilkoin, Aldapa Haundi, Jotakea elkarteek eta Irrintzi Alai dantza taldeak. 18:00etan hasiko da dastaketa, eta ondoren, 19:00etan, erromeria hasiko da.

Hamaika sagardo mota dastatzeko aukera eskainiko da: Artola, Zabala, Begiristain, Irigoien, Aburuza, Isastegi, Barkaiztegi, Bereziartua, Urdaira, Altzueta eta Lizeaga sagardoak. Edalontzia erosi beharko da.

Sagardo onena aukeratzeko egingo den lehiaketan Olaldeko gazta bat zozketatuko da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa