Gorputzerako xaboia egiten erakutsiko du Iratzarri elkarteak
Nerea Anduaga Enriquek emango ditu klaseak. Bihar da izena emateko eguna.
Iratzarri elkarteak antolatuta, gorputzerako xaboia egiten erakutsiko du doan Nerea Anduaga Enriquek. Aloe bera eta glizerinarekin egindako xaboia izango da.
Hiru talde egingo dira: ekainaren 3rako, 10erako eta 17rako. Hiru saioak 17:00etan izango dira, eta elkartearen San Ignazio auzoko lokalean emango dira.
bihar eman behar da izena 16:30 eta 18:00 artean, lokalean, edo iratzarri.legazpi@gmail helbidera idatzita.













