Musikoterapia saioak eta kitarra klaseak emango ditu Eli Gordoak
Ekainaren 7ra arte dago zabalik bietan izena emateko epea.
Eli Gordoa musikoterapeutak eta kontzientzia sentsorialean adituak datozen asteetarako programazioa prestatu du, eta musikoterapia saioak eta gitarra klaseak aurkeztu ditu. Laubide 13an duen Sentimusik aretoan emango ditu biak.
Musikoterapia saioetan gai hauek jorratuko: identitatearen lanketa, adierazpen emozionala, enpatia, kontzentrazioa, komunikazioa, sozializazioa eta erlaxazioa, errespetua eta konfiantza, eta «ondo pasatzea» izango da helburu nagusia.
Gitarra klaseekin, berriz, musika jokoak eta erlaxazioa landuko ditu batez ere. Saio hauen helburua jotzen eta abesten gozatzea da-
Ekainaren 7ra arte dago zabalik izena emateko epea, eta 678 319 487 telefonora deitu daiteke, edo sentimusik@gmail.com helbidera mezu bat bidali.













