Goierri Gorri

Goierri Gorrik urteko batzar nagusia egingo du uztailaren 2an

Goiekiren egoitzan elkartuko dira 18:30ean.

Denboraldi amaierako afaria, iaz, Beasainen.Goierri Gorri.

Goierri Gorri futbol klubak urteko batzar nagusia egingo du uztailaren 2an, 18:30ean, Ordizian, Goiekiren egoitzan.

2023-2024 denboraldiko balantze ekonomikoa aurkeztu ondoren, kirol txostenaren berri emango dute, mailaz maila. Goierri Gorrik antolatzen dituen Berdintasunaren Aldeko IV. Futbol txapelketaz, Irantzu Aizpuruaren oroimenekoaz, eta denboraldi bukaerako klubaren afariaz ariko dira.

Amaieran, 2024-2025 denboraldikoa aurrekontu ekonomikoa eta kuotak aztertuko dituzte. Amaieran, erregu eta galderetarako tartea izango da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa