Patata tortillak behar ditu Hotz Legazpik pintxo solidarioak saltzeko

Biharko Dendak Kalera azokan salduko ditu, 18:00etatik aurrera. Herritarren laguntza eskatu dute.

Hotz Legazpi elkarteak deialdi berezia egin die legazpiarrei, eta tortilla patatak eskatu dizkie. Biharko Dendak Kalera azokan postua jarriko du Rural Kutxaren parean, eta pintxo solidarioak saldu nahi ditu bertan 18:00etatik aurrera.

Etxean tortilla egin eta elkartasun helburua izango duen ekintza honetarako Hotz Legazpiri oparitu nahi dionak, elkartearen postura eraman dezake 18:00etatik aurrera.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa