Azaroaren 25a iruditan
Errugbia

Ampo Ordiziak Altamiran jokatuko du igandean

Denboraldiko bigarren garaipena eskuratu nahi dute goierritarrek Madrilgo Complutense Cisnerosen aurka.

Ampo Ordiziak Cisnerosen aurka iazko urriaren 28an Altamiran jokatutako partidaren irudia. // ARGAZKIA: Iñaki Gurrutxaga

Errugbi taldeak ere martxan dira dagoeneko. Ampo Ordiziak igandean jokatuko du 12:00etan denboraldi berriko Altamirako lehen partida, Madrilgo Complutense Cisnerosen aurka. Bigarren garaipena lortzen saiatuko da zaleen aurrean. Julen Goia taldera itzuliko da, lesioa gaindituta.

Taldearen beroketa saioa 11:00etan hasiko da eta bertan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaria den Marta Pastor Bañales izango da.

23 urtez azpikoek ere etxean jokatuko dute, Madrilgo Pozueloren aurka.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa