Azaroaren 25a iruditan
Errugbia

Ampo Ordiziak ezin izan du etxeko partida irabazi

Madrilgo Complutense Cisneros taldearen aurka 24-47 galdu dute.

Ampo Ordiziako jokalariak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaria den Marta Pastor Bañalesekin.

Ampo Ordiziak ezin izan du 2024-2025 denboraldiko etxeko lehen partida irabazi zaleen aurrean. Madrilgo Complutense Cisneros talde indartsuaren aurrean, 24-47 galdu zuten ordiziarrek.

Partida bat irabazita eta beste bat galduta, sailkapenean bederatzigarren postuan dago Ampo Ordizia. Asteburuan Valladoliden izango dute aurrez aurrekoa, Vrac-en aurka.

Kirol Zuzendaria

Atzoko partidan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaria den Marta Pastor Bañales izango zen. Partidaren hasieran, errugbilariekin atera zuen argazkia.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa