
Lazkaoko hogei saltokik parte hartuko dute Gabonetako erakusleiho lehiaketan. Hilabeteko egitaraua antolatu dute Eguberri aldirako. Elkartasun jaialdiak, gaurtik.

Urretxuko eta Zumarragako familia askok Sagaspe baserrian egindako ogia jateko ohitura du. Gabon hauek izango dira Sagaspeko ogiarekin ospatuko dituzten azkenak. Izan ere, Sagaspekoek ogia egiteari utziko diote abenduaren 31n.

Gabonetan, baserritar jantziak janzteko ohitura hedatuta dago. Legazpin, Ainara Valenciak ditu salgai Didare mertzerian, eta neskenak berak egiten ditu.

Zainetan darama dantzarako grina Asier Zabaletak (Ezkio, 1972). Pasio horren ondorioz sortu zuen orain 20 urte Ertza konpainia. Urteurrena ospatzeko ikuskizun bat eskaini berri du Victoria Eugenian.