Korosti dantza taldearen loteriak saria izan du
Gaurtik aurrera kobratu ahal izango da, Caixaren bulegoan. Abenduaren 28ko jaialdian arkumea, oilaskoa eta gazta zozkatu zituzten.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/01/a7302985-1200x800.jpg)
Korosti dantza taldeak saldu duen 19.540 loteria zenbakiak saria jaso du, txartela bakoitzak 12 euro, hain zuzen. Diru sariak Caixan ordainduko dituzte, urtarrilaren 2tik aurrera, asteazkenetan eta ostegunetan, 11:00ak arte.
Loteriarekin batera arkume, oilasko eta gazta baten zozketarako zenbakiak zeuden. Zozketa abenduaren 28an egin zuten Gabonetako jaialdian, eta honako hauek izan ziren sarituak: 871, arkumea; 2337, oilaskoa; eta 1772 gazta.