EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean
Ekitaldia

Iaz jaiotako herriko haurrei ongi-etorri ekitaldia egingo die Legazpiko Udalak

Otsailaren 1a izango da eguna. Agirre-etxeberrin haur txikientzat eta horien familientzat egokitu duten Izpien Txokoan elkartuko dira.

Iazko ekitaldian parte hartu zuten familiak.Legazpiko Udala

Legazpiko Udalak ongi-etorri ekitaldia egingo die 2024an zehar jaiotako herriko haurrei. Otsailaren 1ean, larunbata, izango da ekitaldia, 12:00etan, Agirre-etxeberrin 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat eta horien familientzat egokitutako Izpien Txokoan.

Ekitaldi horretara iaz jaio eta edozein arrazoirengatik zendu ziren haurren familiak ere gonbidatu nahi ditu ekitaldi.

Bigarren aldia udalak horrelako ekitaldia egingo duela. Iazko otsailaren hasieran egin zuen lehen aldiz, eta deialdiak eta ekitaldiak izan zuen arrakasta ikusita, urtero errepikatzea erabaki zuen.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa