Mus txapelketa

Argi Berri mus txapelketan, 3.000 euro txapeldunentzat

Otsailaren 8an, 16:30ean, jokatuko da mus txapelketa azkarra Ordizian. Kanporaketak Urdaneta ikastetxean izango dira eta azken partidak Argi Berri elkartean jokatuko dira.

Ordiziako Argi-Berri mus txapelketaren kanporaketa baten iazko irudian. Loinaz Agirre

Otsailaren 8an, 16:30ean hitzordua dute muslariek Ordizian. Gainera, inoiz baino sari potoloarekin dator  46. Argi Berri mus txapelketa azkarra. 3.000 euroko saria irabaziko dute irabazleek, Kiko-eneak emandako txapelarekin batera.

Gainerako sariak ondorengoak dira:

  • 2. 1.000 euro.
  • 3. 500 euro.
  • 4. 250 euro.
  • 5. Arkume bat eta bi txuleta (Xixio Mujika harategia).
  • 6. Bi afari (Kuko jatetxea) eta bi txuleta (Iñaki Azurmendi harategia).
  • 7. Lau afari (Ordizia hotela).
  • 8. Lau afari (Tximista sagardotegian).
  • Zozketan lehen bikotearentzat: Arku bat (Siglo XX harategia)
  • Elkarteko lehenengo bikotearentzat: bi txuleta (Zeberio harategia).
  • Herriko lehen bikotearentzat: Bi afari (Herrikoa taberna).

Bestalde, saldutako errifen artean, 5 antxume eta beste 5 arkumeren zozkatuko dira..

Arauak

Bikote bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu. Lau erregeetara, 6 hamarreko eta 3 ustelera jokatuko da. Epaileen erabaki mugigaitza izango da. Kanporaketak Urdaneta ikastetxean izango dira eta azken partidak Argi Berri elkartean jokatuko dira.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa