Lilatoia

800 goierritar Lilatoian

Donostian egin den Lilatoi herri lasterketa aldarrikatzailean 6.200 emakumezkok parte hartu dute. Tartean, izan ziren ehunka goierritar ere, 800 inguru. Talderik jendetsuenaren saria jaso du Ordiziako Jakintza ikastolak.

Talde jendetsuenaren saria jaso du Ordiziako Jakintza Ikastolak.Irutxuloko Hitza (Joseba Parron San Sebastian).

Donostiako kaleak hartu zituzten beste behin ere emakumeek. Korrika ala oinez, azkarrago edo polikiago, 35. Lilatoi lasterketa herrikoia osatu zuten atzo 5 kilometroko ibilbidean. Izen-emateak urtarrilaren erdirako itxita, adin desberdinetako 6.200 lagun zeuden izena emanda.  Goierriko ia herri guztietako 800 emakumek amaitu zuten lasterketa.

Talderik jendetsuenaren saria, Ordiziako Jakintza Ikastolarentzat izan da aurten ere.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa