‘Palestina: bakea da bidea’ erakusketa inauguratuko dute bihar Ordizian
Ordiziako udalak eta Bakerako Lankidetza Batzarrak elkarlanean antolatu dute. Erakusketak ikuspegi kritiko batetik azaltzen ditu Israelen okupazioaren ondorioz, azken hamarkadetan Palestinan izan diren eskubideen urraketak. Mohammad Farajallah palestinar aktibista bertan izango da.
Mohammad Farajallah palestinar aktibista ariko da hizlari lanetan. Bihar, 18:00etan, D’Elikatuzen, Palestina: bakea da bidea erakusketa irekiko dute, Ordiziako udalak eta Bakerako Lankidetza Batzarrak elkarlanean. Erakusketak ikuspegi kritiko batetik azaltzen ditu Israelen okupazioaren ondorioz, azken hamarkadetan Palestinan izan diren eskubideen urraketak. Mohammad Farajallah palestinar aktibista bertan izango da, eta «lehen pertsonan horri buruz» hitz egingo du. Erakusketa hilaren 14ra bitartean egongo da ikusgai. Bi gune izango ditu erakusketak, Barrenan eta D’Elikatuzen.
Duela hamarkadatatik Palestinak bizi duen egoera ezagutarazi nahi dute erakusketarekin, «2023ko urriaren 7a baino askoz lehenagotik». Hain zuzen ere, «masa kritiko bat bultzatu» nahi dute, «Palestinako okupazioa eta palestinar herriarekiko etengabeko giza eskubideen urraketak amaitu eta bake akordio bideragarria eta eraginkorra» lortzeko.
Elkartasuna ere adierazi zaie, «Palestinako gizarte zibila desegiteak barne-gerra eragin dezake, eta dagoeneko estandar demokratikoak murrizten ari dira Palestinan bertan. Azpimarratuz bakea eraikitzeko lanak gizarte zibil palestinarra indartzea izan behar duela».













