Teknologia

Azoka teknologikoa egingo du UGLEk datorren astean Legazpin eta Urretxun

Eskualdeko enpresen beharrekin lerrokatuta dagoen teknologia herritarrei erakustea da helburua. Hainbat stand eta hitzaldi izango dira.

UGLE Eskolak Azoka Teknologikoa egingo du datorren astean Legazpin eta Urretxun. Eskualdeko enpresen beharrekin lerrokatuta dagoen teknologia herritarrei erakusteko bideratuta dago azoka hau.
 
Legazpin Azoka barruan egingo dira ekitaldiak datorren asteko astelehenean eta asteartean, eta Urretxun, Ederrena pilotalekuan, ostegunean eta ostiralean. Hainbat stand teknologiko bisitatu ahal izango dira bi gune horietan, eta enpresaren ezagutza estrategikoa sustatzeko hainbat hitzalditara joateko aukera ere egongo da.
 
Guztira bost stand jarriko dituzte. Industria Adimendunari eskainitakoa izango da bat, eta bertan, enpresa automatizatu baten simulazioa egingo dute, robot autonomoak (AMR), COBOTak, 2D/3D eta IoT PLC ikusmen-kamerak erabiliz. Bigarren standa mekanizazio eta 3D inprimaketa gunea izango da, eta horretan, fabrikazio aditiboa eta elikadura robotikoa eta ikusmen artifiziala dituen mekanizazio zelula bat aztertuko dira. Hirugarrena, automatizazio gunea izango da, eta bertan, pneumatika, hidraulika, erregulazio sistema eta robotika arloetako teknologiak erakutsiko dituzte. Laugarrena jokoei eskainita egongo da, eta esperimentatzeko aukera izango da errealitate areagotuarekin, birtualarekin eta programazioa Python-ekin. Bosgarren gunean, automozioa eta ortoprotesika arloak landuko dituzte.
 
Hitzaldiak ere egingo dituzte, lehenak asteartean, hilaren 18an, Legazpiko Azokan, eta ondoren, Urretxuko Ederrenan, ostegunean. Hauek dira hitzaldiak:
 
Datu adimendunak, enpresa eraginkorrak: datuak biltzeko eta aztertzeko gida praktikoa.
– Hizlariak: Iker Uzin (UGLEko I+G), Iñigo Etxaniz (Izazpi.com), Iñigo Fernandez (CIE Legazpiko gerentea) eta Ibon Reinoso (Smartlog Group-eko IA).
– Eguna, ordua eta tokia: Martxoak 18, asteartea, 08:30ean Legazpiko Azokan.
– Helburua: Datuak erabaki estrategiko nola bihurtu ikustea.
 
Zibersegurtasun industriala: mehatxuak, babesa eta praktika egokiak.
– Hizlariak: Daniel Diaz (UGLEko I+G), Montserrat Urquijo (Inurcam Ingeniería).
– Eguna, ordua eta tokia: Martxoak 18, asteartea, 10:30ean Legazpiko Azokan.
– Helburua: Zure enpresa zibererasoetatik babesten ikastea.
 
Industria-enpresei aplikatutako Adimen Artifiziala.
– Hizlariak: Javier Cerceño eta Eloisa Truebarekin (Decidata Analytics and AI).
– Eguna, ordua eta tokia: Martxoak 20, asteartea, 08:30ean Urretxuko ederrena pilotalekuan.
– Helburua: AAk zure prozesuak optimizatzeko duen ahalmena ikastea.
 
Adimen Artifiziala ikastetxeei aplikatuta.
– Hizlariak: Javier Cerceño eta Eloisa Trueba (Decidata Analytics and AI).
– Eguna, ordua eta tokia: Martxoak 20, asteartea, 12:00etan Urretxuko Ederrena pilotalekuan.
– Helburua: AA nola aldatzen ari den prestakuntza jakitea.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa