Jose Luis Elkorori buruzko liburua aurkeztuko dute Lekanazpi elkartean
Mikel Zubimendi da egilea, eta bertan izango da. Hurrengo asteko ostiralean da aurkezpena, hilaren 11n, Legazpiko elkarte horretan bertan.

Mikel Zubimendi kazetari bergararrak berak idatzitako Han egon zen. Jose Luis Elkoro, bizitza bete bat liburua aurkeztuko du datorren asteko ostiralean, hilak 11, Legazpiko Lekanazpi elkartean. Aurkezpena 19:00etan izango da.
Elkoro Bergarako alkatea izan zen, enpresaburua, eta “ezker abertzaleko azken 40 urteotako itzal handiko pertsona”. 89 urte ditu gaur, eta haren gaineko biografia idatzi du Mikel Zubimendi kazetariak. Liburuak, Franco hil ostetik honako Euskal Herriaren gaineko hainbat pasarte garrantzitsu jaso ditu Elkoro beraren ahotik.