Latxartegi parkerako proposamenak ikusgai jarri dituzte udalaren webgunean
Juntura Kooperatibako kideekin aholkularitzarekin egindako parte hartze prozesuan, eremuaren etorkizuneko diseinuaren oinarriak finkatu dituzte legazpiarrek elkarrekin.
Latxartegi parkearen ingurua biziberritzeko parte hartze prozesuaren emaitza ikusgai jarri du Legazpiko Udalak www.legazpi.eus webgunean. Parte hartze prozesu horretan, “herriarentzat hain garrantzitsua” den eremuaren etorkizuneko diseinuaren oinarriak finkatu dituzte legazpiarrek elkarrekin.
Iazko irailean hasi zuen parte hartze prozesua Juntura Kooperatibako kideekin aholkularitzarekin, eta hainbat fasetan burutu da, herritarrekin “hausnarketa zein iritzi truke aberasgarriak” jasoz. Emaitza, bost panel grafikotan laburbildu da.
Udalak ohartarazi du parkearen diseinu berri hori ez dela behin betikoa, baina “etorkizunean Legazpi erdialdeko eremu zabal hori herritarren erabilerarako moldatu nahi da, hainbat belaunaldietako pertsonen topaleku izan dadin, modu seguru eta irisgarrian”. Horrez gain, auzo berokuntza sistema jar daitekeen aztertuko dute, eta ingurumen irizpideak ere txertatuko dituzte proiektuan.













