Txapagaineko pilotariak, eskolarteko finalerdietan
Bihar, eskolarteko alebin mailako finalerdiak jokatuko dituzte Ordiziako Beti Alai pilotalekuan, 16:00etan.

Ordiziako Beti Alai pilotalekuan, bihar, 16:00etan hasita, eskolarteko alebin mailako finalerdiak jokatuko dira. Tartean dira Txapagain pilota eskolako pilotariak, Goierrin jokatutako ligaxkan azken faserako txartela lortu ondoren.
Bihar jokatuko dituzten partidak ondorengoak dira:
A multzoa:
16:00. Behar Zana 1/Hondarribia 2
16:20. Hondarribia 2/Abantzu 1
16:40. Abantzu 1/Behar Zana 1
B multzoa:
17:00. Txapagain A/Alde Zaharra 4
17:20. Alde Zaharra 4/Aretxabaleta 1
17:40. Aretxabaleta 1/Txapagain A
Multzo bakoitzean lehengo postua lortzen dutenak finalerako txartela lortuko dute.