Urkiko jaiak, maiatzaren 3an eta 4an
Gurutze Deunaren jaietako bazkari eta afarietarako izena eman behar da aurrez.

Itsasondoko Urkia auzoan Gurutze Deunaren jaiak ospatuko dituzte asteburuan. Otorduetarako aurrez izena eman behar da, 679 780 754 telefonora deituta. Maiatzak 2, ostirala da azkeneko eguna.
Egitaraua ondorengoa da:
Maiatzak 3, larunbata:
- 11:00: Meza Nagusia.
- Ondoren: Hamaiketakoa Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin.
- 14:30: Bazkaria.
- 19:00: Erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin.
- 21:00: Lagun arteko afaria.
- 23:00: Erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin.
Maiatzak 4, igandea:
- 10:30: Meza Nagusia.
- Ondoren: Hamaiketakoa Laja II.a eta Lutxurdio trikitilariekin.
- 14:30: Bazkaria.
- 18:30: Toka txapelketa.
Jai guztietan zehar, saski bat zozkatuko da eta zenbaki irabazlea igandean, maiatzaren 4an, 20:00etan jakinaraziko da.