Udaberriko Azoka egingo dute maiatzaren 16an Itsasondon
Ekoizleek izena emateko aukera daukate. Tio Teronen semeak dantza taldeak 'Haurreskolari' ikuskizuna eskainiko du.

Maiatzaren 16 arratsalderako egitarau borobila antolatu dute Itsasondon. 17:00etatik 20:00etara, batetik, ekoizleen azoka egingo dute. Ukenduak, mantalak, belarritakoak, barazkiak, poltsak, esnekiak… jarriko dituzte salgai. Azokan parte hartu nahi duten ekoizleek eskaera egiteko aukera dute oraindik, 613 638 732 telefonora deituta edo gazteria-kultura@itsasondo.eus helbidera idatzita.
Bestetik, bigarren eskuko arroparen azoka egingo dute. Egoera onean dagoen arropa 17:00etatik 18:00etara bitartean jasoko dute.
Eta azkenik, 20:00etan, Tio Teronen Semeak taldeak Haurreskolari dantza ikuskizuna eskainiko du.