
Auziaren inguruko ezjakintasunari erantzuteko sortu dute. Bergaran egin dute aurkezpena, eta zenbait goierritar izan dira bertan.

Hamar garagardo desberdin dastatzeko aukera izango da; tartean, Goierriko Basabe garagardo etxearen hiru mota.

Bina partida irabazi arren, tanteoan nagusitu zaio Donostia. Beasain, eskuz, aurretik jarri da final-laurdenetan. Ataunek eta Zumarragak gogor eutsi beharko diete bueltako partidei.

‘Zegama-Aizkorri: identitatea eta grina’ ikerketa lana aurkeztuko dute gaur arratsaldean Zegaman. Deustuko Unibertsitateko Deusto Sport and Society ikerlan taldeak egin du.