Adinekoen eskualdeko martxan, 125 lagun
Eskualdeko adinekoen martxa egin zuten larunbatean Ordizia-Arama-Itsasondo-Ordizia artean, Olaberria, Zegama, Lazkao, Segura, Ataun, Ormaiztegi, Idiazabal, Zaldibia, Ordizia, Beasain, Itsasondo eta Legorretako 125 adinekok.

Eskualdeko adinekoen martxa egin zuten larunbatean Ordizia-Arama-Itsasondo-Ordizia artean; 9 kilometro pasatxo guztira. Olaberria, Zegama, Lazkao, Segura, Ataun, Ormaiztegi, Idiazabal, Zaldibia, Ordizia, Beasain, Itsasondo eta Legorretako 125 adinekok Ordiziako Zuhaizti gizarte etxean izan zuten irteera eta helmuga. Tartean, Araman, hamaiketakoa egin zuten.