Aralar natur parkearen eguna Larraitzen ospatuko da
Eguraldi iragarpenak direla eta erabaki dute ospakizuna Errekontan egin ordez Zamaon egitea.

Igandean da ospatzekoa Aralar natur parkearen eguna, baina azkenean ez da Ausa-Gaztelu mendiaren magalean dagoen Errekontako lepoan izango, Larraizko Zamao atsedenlekuan baizik.
Eguraldi iragarpena dela medio, eta Errekontara igotzeko bidearen egoera dela eta hartu du festa lekuz aldatzeko erabakia Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Ekintzak 10:00etan hasiko dira, eta musika emanaldia ermitan izango da.
Autobusaren goizeko ordutegian –08:30ean Donostiatik– ez dago aldaketarik. Itzulerako autobusa, aldiz, 13:00etan izango da.