Loinatz jaien balorazioa egiteko galdetegia zabaldu du udalak
Herritarren ekarpenak eta iradokizunak jaso nahi ditu.

Aurtengo Loinatz jaiak amaitu berri dira, eta Beasaingo Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei jaietan izan duten parte-hartze, jarrera eta sortutako giro bikainagatik. Momentu hau iritsita, jaietako bizipen eta esperientzien balorazioa egiteko unea da. Horretarako, udalak galdetegi labur bat prestatu du herritarren iritzia jasotzeko. Helburua da hurrengo urteetako jaiak hobetzen jarraitzea, herritarren ekarpenak eta iradokizunak kontuan hartuta, horregatik, parte hartzeak duen garrantzia nabarmendu dute.