San Pedro jaiak ospatu dituzte Ezkion, asteburuan

Ezkioko Santa Lutzi eta Anduaga auzoetan San Pedro jaiak ospatu dituzte asteburuan. Ostiralean eta larunbatean makina bat ekintza burutu dituzte, aurten, aurreratuta iritsi diren San Pedro jaiak ospatzeko. Behin asteburu honetakoa eginda, San Pedro eguneko jaia geratzen zaie oraindik, ospatzeke. Ekainaren 29an izango da.