Aretz Aldasoro Gipuzkoako Eskuzko Berezkoen Txapelketako txapeldun
16-1eko erakustaldi bikainarekin lortu du garaipena, Amasan.

Asteburuan Amasan jokatu ziren Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketako Elay Sarien finalak, eta erakustaldi bikaina eman ondoren, txapeldun izendatu zuten Aretz Aldasoro ataundarra. 16-1eko emaitzarekin izan zen garaile, eta zalantzarako inolako tarterik utzi gabe lortu zuen podiumeko aurreneko tokia. Azken hilabeteetako lanaren emaitza izan da asteburukoa ataundarrarentzat.