Brasilen eta Zeelanda Berrian zerbitzu kontratu bana lortu ditu CAFek
Bi kontratu berri horiek 100 milioi eurotik gorako balioa dute.

Ohar baten bidez azaldu duenez, CAFek aurrera egin du trenen mantentze-lanen arloa indartzeko apustuan. Gaur egun, 20 herrialdetan 150 zerbitzu kontratu baino gehiago kudeatzen ditu, 11.600 kotxeren mantentze-lanak eginez, eta hori guztia egin ahal izateko 4.000 langile baino gehiagok ditu.
Bestalde, CAFek zerbitzuetako beste kontratu bat hitzartu du Auckland One Rail Limited (AOR) enpresa pribatuarekin (ComfortDelGrok eta UGL Rail Servicesek % 50eko partaidetza dute bertan). Enpresa horrek egiten ditu Auckland Transporten esku dagoen (Zeelanda Berriko luzeena da, gainera) Aucklandeko trenbide-sare elektrikoko operazio- eta mantentze- lanak. Sistemak lau linea ditu, 94 kilometroko guztizko luzerarekin, eta 42 geltoki ditu. Hala, herrialdeko hiri-mugikortasunerako funtsezko ardatza da.
Kontratua honek ingeniaritza, prestakuntza eta ordezko piezak hornitzea aurreikusten du, CAFek Auckland Transport enpresari hornitutako 95 unitate elektrikoko flotarentzat, 2011tik egindako zenbait kontraturen bidez. Kontratuak bost urteko iraupena izango du, eta lanak Wirin (Auckland) duen tailerrean egingo dituzte. Hain zuzen ere, tailer hartan egiten dituzte unitate horien mantente-lanak.
Proiektu berriak CAFek Zeelanda Berrian egiten dituen operazioen jarraipena bermatzen du, eta eskualdean garraio jasangarria garatzeko konpromisoa berretsiko du.