'Gerraren eta faxismoaren aurkako egunak' antolatu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak
Ekintza sorta antolatu dute Ordizian ekainaren 20an eta Zumarragan ekainaren 21ean.

Gerraren eta faxismoaren aurka antolatu! lemapean, jardunaldiak antolatu ditu Goierriko Gazte Koordinadora Sozialistak, Ordizian eta Zumarragan, aktualitatean ematen ari diren bi joera nagusiren aurrean duten kezka gizarteratzeko, “gerra inperialista eta faxismoaren zein eskuin muturraren gorakada”.
Goierriko mugimendu sozialistaren esanetan, batetik, “mendebaldeko herrialde guztietan, estatuak gaitasun militarrak areagotzeko planak bultzatzen ari dira. Europar Batasunean, adibidez, aurrekontu militarren gastuak etengabe handitzen ari dira”. Bestetik, “joera erreakzionarioak indarra hartzen ari direla oso nabarmena da azken aldian”. Aldi berean, “langile klasearen bizi baldintzak okertzen ari dira etengabe”. Eta azken hori, gazte diren heinean, “egunerokotasunean” sufritzen duten errealitate bat dela salatu nahi dute.
Gauzak horrela, “gazte langileoi antolatzea dagokigu” nabarmendu du Gazte Koordinadora Sozialistak. Auzi horiek lantzeko helburuarekin eta esku artean duten erronka politikoaren inguruan hitz egiteko ondorengo egitarauak antolatu dituzte Ordizian eta Zumarragan.
Ekainak 20, Ordizia:
- 17:30: Hitzaldia, Gerra inperialista eta faxismoaren gorakadaz (Ordiziako Beti Alai pilotalekuan).
- 18:30: Kaleko futbol txapelketa.
- 22:00: Kontzertuak: Aurrez-aurre, Iltze, Jipoituak eta DJ-ak (Ordiziako gaztetxean).
Ekainak 21, Zumarraga:
- 10:30: Hitzaldia, Gerra inperialista eta faxismoaren gorakadaz (Kultur Etxean).
- 12:00: Bertso-poteo.
- 14:30: Bazkaria (Azokan).