Txirrindularitza

Zatika, talde onena Valentziako UPV proban

Aste honetan Kataluniara  joango dira, Osona itzulian parte hartzera

Urretxuko Zatika taldea Valentziako UPV probako onena izan zen igandean. Taldeko zazpi txirrindulariek lan bikaina egin zuten. Prolongo Al Andalus taldeko Inez Cashman txirrindulariak lortu  zuen garaipena eta tropel  nagusian Zatikako hiru txirrindulari helmugaratu ziren.

 Bezperan, Murtziako Abanillan, Espainiako Kopako azken aurreko lasterketa  izan zuten. 

Ekainaren 10ean, berriz, Gipuzkoako erlojuaren aurkako txapelketa jokatu zen Aizarnazabalen. 23 urte azpikoen mailan, Zatika taldeko Garazi Bergara zumaiarra nagusitu zen. Lur Zufira hirugarren izan zen maila berean.

Aste honetan Kataluniara  joango dira, Osona itzulian parte hartzera. Ekaineko azken astean, berriz, Granadara joango dira Espainiako txapelketan parte hartzera.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa