Bazkaria eta bertsoak, Mintzalagunen ikasturtea agurtzeko planak
Amaitu berri den ikasturtean bost talde izan dira Legazpin, eta 25 partaide elkartu ditu euskara praktikatzea helburu duen jarduerak.

Mintzalaguna egitasmoak mahaiaren bueltan eta bertsoekin itxi du berri du ikasturtea. Joan den ostiralean ospatu zuten kurtso amaiera euskara praktikatzea helburu duen jarduera honetan parte hartu duten hamasei lagunek.
Bazkariko tartea euskaraz hitz egiteko baliatu zuten guztiek, eta bazkalondoan euskaran murgilduta jarraitu zuten, Asier Iriondok gidatuta egin zuten bertso jokoarekin.
Aurtengo ikasturtean bost Mintzalagun talde izan dira Legazpin, eta 25 partaide izan ditu. Udal Euskaltegiak antolatzen duen egitasmoa da, eta euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, ohiturarik ez dutenekin elkartzen dira, astean ordubetez euskaraz aritzeko.