Itsasondoar berrientzat, Harrera Eguna
Gaur, 18:00etan, Harrera Eguna antolatu du Ongizate Taldeak Itsasondon. Elkar ezagutzeko eta sare berriak sortzeko aukera eskaintzen du egunak. Iazko ekainetik aurtengo maiatzaren 31ra, 44 pertsona gehiago erroldatu dira.

2024ko ekainetik aurtengo maiatzaren 31ra bitartean, 44 pertsona gehiago erroldatu dira Itsasondon. 16 Hego Amerikarratik etorritakoak dira , 14 Afrikatik etorriak, 9 europarrak eta gainontzekoak, 10, Euskal Herrikoak. Azken urteetan bezala, 44 itsasondoar berriei ongietorria egiteko, Harrera Eguneko ekitaldia antolatu dute. Udaletxe aurrean, 18:00etan jarri dute hitzordua.
Herritar berriak komunitatean integratzea da Harrera Egunaren helburu nagusia. Era horretan, herriko ohiturak, historia eta baliabideak, udal zerbitzuak, elkarteak eta aisialdi aukerak ezagutzeko aukera izango dute bertatik bertara, itsasondoarren laguntzaz.
Informazio guztiarekin, Harrera Gida banatuko zaie herrian errazago moldatu daitezen.
Elkar ezagutza
Era berean, elkar ezagutzeko eta sare berriak sortzeko momentu aproposa izaten da Harrera Eguna, beste bizilagunekin eta udal ordezkariak gertuagotik ezagutzeko aukera izango baitute.
Azkenik, herriko ekitaldietan eta bizitza sozialean parte hartzera gonbidatuko zaie.
Amaieran, askaria egingo dute denek elkarrekin