Ordiziako ikasleen Zuhaitz Eguna
Aste honetan Zuhaitz Eguna ospatu dute, Ordiziako Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako 6. mailako ikasleek, Oiangu parkean.

Aste honetan Zuhaitz Eguna ospatu dute, Ordiziako Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako 6. mailako ikasleek, Oiangu parkean. Ikasleek bertako basoa berreskuratzeko egokitu diren bi eremu ezagutu dituzte.
Bertako basoaren garapenaren eta ezaugarrien inguruko azalpena jaso eta bertako espezieak ezagutzeaz gain, gizakiek basoaren dinamika naturalean nola eragiten duten ikusi eta berreskurapenerako zein bide ditugun aztertu dute.
Azkenik, basoaren garrantziaz ohartzeko, esperimentu bat egin da ikasleekin, uholdeen aurrean landarediak zein funtzio betetzen duen ikusteko.

Ordiziako Zuhaitz Eguna.Ordiziako Udala.

Ordiziako Zuhaitz Eguna.Ordiziako Udala.